REN ERANTZUKIZUN SOZIAL KORPORATIBOAREN POLITIKA
SARRERA
TRATAMIENTOS TÉRMICOS BADÍA S.Aren zuzendaritza (hemendik aurrera Tratamientos Térmicos Badía) Erantzukizun Sozial Korporatiboaren politika gauzatu nahi du, arlo sozialean eta zibilean aurrerapenak identifikatzen et erakusten, balorea sortzen laguntzen duen erantzukizunaren kultura baten alde egiten.
HELBURUA ETA HELMENA
Erantzukizun Sozial Korporatiboaren Politikaren xedea, ezarritako muga legalen barruan, Tratamientos Térmicos Badíaren funtsezko hatsarreak eta baloreak zein zuzentze et kudeatze oinarriak finkatuko dituzten zehaztea da, epe luzean balorea sortzen lagunduko duen negozio eredu bat sortzearren; alderdi interesdunen itxaropenak eta beharrak beteko dituena, eta kanpo-efektu sozialki arduratsuak sortuko dituenak.
Politika hau eta Tratamientos Térmicos Badíak gizartearekiko duen konpromisoa Bederatzi jarduera/eremuetan laburbiltzen dira:
- Etika eta osotasuna
- Gardentasuna
- Komunikazio arduratsua
- Ingurumena eta iraunkortasuna
- Kalitatea
- Langileekiko harremana
- Bezeroekiko harremana
- Hornitzaileekiko harremana
JARDUERA-OINARRI OROKORRAK
ETIKA ETA OSOTASUNA
- Enpresaren ekintzak etikoki eta legalitatearen mugen barruan burutzeko konpromisoa hartzea.
- Borondatez konpromisoak, arauak eta gidalerroak hartzea eta abiaraztea, autoritate eskudun publikoekiko harremanak leialtasunean, uste onean, profesionaltasunean, elkarlanean, elkarrekikotasunean eta fede onean oinarrituz.
- Merkatu askearen praktikak bultzatzea: arlo horretan iruzurrezkoa edota legeen aurkakoa den edozein jardunbideari uko eginez, eta eroskeria eta ustelkeria debekatuz.
GARDENTASUNA
Tratamientos Térmicos Badíaren jardueren buruzko informazio egiatia eta aipagarria zabaltzea, betiere bezeroen eta konpainiaren beste solaskideen interesak eta osotasuna errespetatuz.
Gardentasunaren helburua honako jarduerabideetan oinarritzen da:
Enpresa-errealitatea bir-proiektatzean.
- Irudi korporatibo ona lortzeko laguntzea
- Komunikazio-kanalen bidez Taldeko solaskide ezberdinekin harreman arinak izatea.
KOMUNIKAZIO ARDURATSUA
Interes taldeekin bi noranzkoko komunikazio arin arduratsua bultzatzea. Tratamientos Térmicos Badía erregulartasunez eguneratzen eta aztertzen diren komunikazio, elkarrizketa et parte-hartze kanalak dauzka, talde interesekiko harremanak mantenduz.
Kanpoko kanalen artean honako hauek daude:
- www.ttBadía.com web orrialde korporatiboa.
- IUrteko txostena.
- Sare sozialak eta profesionalak LinkedIn, Facebook.
- Gogobetetasun-inkesta.
- Telefonoak eta helbide elektronikoak.
Hauek dira Tratamientos Térmicos Badía erabiltzen dituen barne kanal nagusiak:
- Kalitate komitearen bilerak eta informazio-bilerak
- Urteko langileen gogobetetasun-inkesta
- Formazioa
- Kartel informatzaileak eta iragarki-taula
- Inplikazioa etengabeko hobekuntzan
BERARIAZKO JARDUERA-OINARRIAK
INGURUNEA ETA OSOTASUNA
Tratamientos Térmicos Badíarentzat oso garrantzitsua da ingurunea errespetatzea bere negozio ereduan. Horregatik bere negozioaren helburuak ingurunearen babesarekin elkartzen ditu. Hatsarre horien artean honako hauek daude:
- Legeria betetzeko konpromisoa.
- Kutsadura prebenitzeko konpromisoa
- Etengabeko hobekuntzarako konpromisoa.
- Energia-baliabideen kudeaketaren hobekuntza
- Berrikuntza bultzatzea Ingurune kudeaketarako zerbitzuen eta soluzioen arloan.
- Langileak sentibera bihurtzea.
KALITATEA
Kalitatea faktore bereizgarri gisa erabiltzea tratamendu termikoaren industriaren lehiakideen aurrean, prozesuaren etapa bakoitzaren kontrol zorrotz bati esker.
Tratamientos Térmicos Badía bere beharrak moldatzen ditu bere produktuen berariazko ezaugarrietara, horretarako honako alde hauek sustatuz:
- Kalitateren arloan urteroko helburuak definitzea eta bere betetzea ebaluatzea.
- Emandako zerbitzuen kalitatea hobetzeko ekimenak eta ekintzak garatzea.
- Hornitzaile eta azpi-kontratistekin berariazko aktibitateak burutzea kalitatea hobetzeko.
LANGILEEKIKO HARREMANA
Langileak aktibo estrategikotzat hartzea.
Horregatik honako hatsarre hauek jarraitzen dira.
- Legeria nazionalean aitortutako lan-eskubideak eta giza-eskubideak errespetatzea.
- Arrazarengatik, nazionalitatearengatik, etorkizun sozialarengatik, adinagatik, sexuarengatik, egoera zibilarengatik, sexu-orientazioarengatik, ideologiarengatik, iritzi politiko edo sindikalengatik, erlijioarengatik, edo beste edozein ezaugarri fisiko ed sozialarengatik inor ez diskriminatzea.
- Aukera berdinak izatea talentuaren erakartzean eta atxikitzean, kontziliazioa erraztuz.
- Tratamientos Térmicos Badíaren langile guztien heziketa eta garapen profesionala babestea eta bultzatzea.
- Laneko segurtasuna eta osasuna: Eragin-eremu guztietan lan-ingurune seguru bat ziurtatzea, langileen osasunean eta ongizatean oinarritua.
BEZEROEKIKO HARREMANAK
Bezeroen beharrak eta itxaropenak ezagutzea, konponbide hoberenak eskaintzeko, lehia librean oinarritutako merkatuaren funtzionamendu ona defendatuz, bezeroaren gogobetetasuna zaintzeko eta handitzeko etengabe ahaleginak egiten.
Tratamientos Térmicos Badía honako jardunbide-hatsarre hauek hartzen du bere gain…
- Bezeroen datuen konfidentzialtasuna bermatzea.
- Bezeroaren gogobetetasuna neurtuko diren inkesten eta Kalitarearen adierazleen bidez bezeroei emandako zerbitzuaren kalitatearen jarraipena egitea.
- Komunikazio ekintzak arautzen duten arauak errespetatzea eta betezea, ekintza horiei gardentasuna eta egiatasuna emanez.
HORNITZAILEEKIKO HARREMANA
Hornitzaileekin kolaborazioa eta kontratu-harremanetan gardentasuna sustatzea.
Esleidunen, hornitzaileen eta kanpo kolaboratzaileen hautaketan parte hartuko duten departamentu guztiak inpartzialtasunez eta objektibotasunez jokatu beharko dute, kalitatearen eta kostuaren irizpideak aplikatuz, beraien interes pertsonalen eta enpresaren interesen arteko aurkakotasuna ekidinez.
EKINTZA SOZIALA
Gizartearen hobekuntzarekin konpromisoak hartzea Tratamientos Térmicos Badíaren helburuetako bat da. Helburua hori sustatzea negozio estrategia-hatsarre hauek jorratzen ditu:
- Lan-munduan eta gizartean langileak txertatzen duten enpresekin elkarlanean aritzea, desgaitasuna duten pertsonen kolektiboan arreta berezia jarriz.
- Langileak inplikatzea gizartearen hobekuntza, eta negozioaren jasangarritasuna lortzeko.
POLITIKAREN GAINBEGIRATZEA
Zuzendaritzak aldizka-aldizka berrikusiko du ardura sozialaren politika hori, eta neurri egokiak hartuko ditu egon daitezkeen hutsuneak konpontzeko.
GORALDI ETIKOAREN POLITIKA
Legeriaren edota politika honen arauen urraketaren berri izango duen pertsona orok, harremanetan jar daiteke zuzendaritzarekin frank@tBadía.com helbideari mezu bat bidaliz. Langileek izango dute ere jarrera gatazkatsu hori bere arduradun zuzenari jakinarazteko aukera.
Fede onez politika horren urraketa jakinaraziko duen pertsona orori babesa osoa emango dio Tratamientos Térmicos Badíak. Mezu elektronikoak eta txostenak isilekotasunez tratatuko dira eta behar den diskrezioaz jakinaraziko dira neurriak hartzeko arduradunak izango direnei, beti ere urraketaren bat egon denaren froga arrazoizkoak egonez gero.
Realizado por:
Frank Badía Ribasek egina
Kargua:
Zuzendari nagusia
Elaborazio data: 2018.07.04